La Cabanya, 5 giltza - honek kalitate saria kategoria altuena da.


Bereizita dagoen landa-etxea da, 700 urteko antzinatasunarekin, eta 2007ko maiatzean osotara zaharberritua. Mata herrian dago, Banyoleseko lakutik 2 km.tara, Garrotxa Sumendi Eremuko Natur Parketik 15 km.ra, Costa Bravako hondartzetatik 35 km.ra, eta Bartzelona hiritik 115 km.ra.

Etxetik oinez joan daiteke jatetxe eta dendetara. Bikaina da atseden egun batzuk pasatzeko bikotearekin edo familiarekin.

Etxe osoa alokatzen da, 2/6 pertsonako taldeentzat.

Bainugela duten 2 gela ditu, %100 latexezkoak diren lastairekin, sukaldea erabat ekipatua, egongela satelite bidezko telebistarekin, DVD ‘Home Cinema’ eta tximinia, internet-wifi etxe osoan doan, ganbara, aire egokitua eta berokuntza zentrala.

Lorategian badaude zabuak, barbakoa eta igerileku pribatua gatz-tratamenduarekin eta osotara automatizatua, erabilera esklusibokoa, partekatu gabe.