Gastronomia Pla de l'Estanyn

Bikaintasun gastronomikoaren dohaina Gironako eskualde guztietan aurki daiteke.
Beti gozatu ahal izanen duzu sukaldaritza tradizionalaren plazerraz, eguneko menuaz, menu-tradizionalaz, sofistikatuaz, sormenezkoaz…

Itsasoko eta lurreko produktuen konbinazioak ematen dio berezitasunik nagusiena: oilaskoa zigalekin, konparazio batera.

Pla de l´Estany bisitatzerakoan, jatetxe-etako platerak dastatzeko aprobetxa dezakezu, tradizionalenetatik hasi eta sormenezkoetara, zure dastamenaren gozagarri.

Era berean, XIII. mendeaz geroztik astero Banyoleseko Plaza Nagusian egiten den merkatua ere bisita dezakezu.

Oso hurbil, sumendiko-sukaldaritza ere dasta dezakezu, 11 produktu desberdinez osatutako zerrendarekin: patatak, txerrikia, Santa Pauko babarrunak, gaztainak…
Guzti horren emaitza dira ehunen bat errezeta, askotarikoak eta osoak. Bertako sukaldaritzaren izaerarekin konprometituak diren jatetxeetan aurkituko dituzue.

Pla de L'Estanyko jatetxeen zerrenda aurkituko duzue La Cabanyan. Hala ere, hurbilen dagoen jatetxea Ca la Maria eta Can Selvatà da, La Cabanyatik kilometro 1era eta kalitate-prezio erlazio oso onarekin.