Gorputzaren ongizatea

Zentzumenentzako benetako esperientzia azala konpondu eta ongizatea ekartzen duten gorputz tratamendu osoen bidez. Utzi zaitez mimatzen!

 

  • ANTI-STRESS (30' edo 50'): Giharre-tentsioak askatzen dira kiromasajearen teknikarekin. Horretarako, kontrakturak laxatzeko onuragarriak eta lasaigarriak diren A bitamina eta mineral ugari dituen urraren olioa, eta ipuru, eukalipto eta kalendularen olio esentzialak erabiltzen dira. Terapia honek nerbio-sistemaren gain eragin lasaigarri eta erlaxagarria du. Prezioa: 45€ (30') edo 63€ (50')
  • MEDITERRANEOKO HAIZE GOZOA (60'): Gure lurraren usainek liluratuta geratuko zara. Masaje bizigarri eta tonifikatzaile honek Mediterraneoko fruitu eta landareen, hala nola limoi eta romeroaren, propietateak aprobetxatzen ditu, eta zure azala hezetu eta elikatuko duen esfoliazio tratamendu batekin konbinatzen da. Gorputza eta burua lasaitzeko esperientzia paregabea, zure azalari behar dituen bitaminak eta hidratazioa eskaintzen diona. Prezioa: 65€ 
  • SUMENDIKO BEROTASUNA (50'): Sumendiko harrien bitartez Garrotxako sumendien sorginkeria eta hurbiltasuna sentituko duzu. Harri beroak eta hotzak konbinatuz, lasaikuntza sakon eta gozagarrian murgilduko zara eta, aldi berean, mikrozirkulazioa eta zelulen metabolismoa indartuko dituzu. Erresistentzia sendotu eta oreka fisikoa, emozionala eta mentala indartzen duen tratamendua da, azken finean. Prezioa: 70€ 
  • PARADISURA BIDEAN (30' edo 50'): Tentsio fisiko eta emozionala, estresa, buruko minak eta abar arintzen ditu. Ongizate atsegin bat sentituko duzu. Erantzukizun gehiegi eta burmuin hiperaktibo dutenentzat masaje lasaigarri bat. Lavanda, neroli eta mandarina berde esentzien bainu batek beste mundu batera eramango zaitu. Prezioa: 45€ (30') edo 63€ (50')
  • HODEIEN GAINEAN IBILI (40'): Ezagutu sentsorial mundu aparteko bat geranio eta erromero olioarekin egindako zirkulazio-masaje baten bidez. Hanka nekatuen ondorioak ezabatzen dituen masaje biziberritzailea. Mikrozirkulazioa esnatzen eta azala erlaxatzen duen terapia. Prezioa: 50 €
  • INDIAKO AROMAK (55'): Zentzumen guztiak esnatuko dira pindas-en beroarekin, arroza-aleak eta belar medizinal mikronizatuak dituzten ongizate-poltsa txikiak. Edertasuna eta osasuna modu holistikoan lantzen dira, gorputza, burmuina eta arima harmonizatuz. Ongizatea eta oreka gorputz osoari ematen dizkio. Prezioa: 75€

GORPUTZ MASAJEAK ERRESERBATZEKO:

Erabilgarritasuna ziurtatzeko eguna eta ordua gutxienez astebete lehenago erreserbatu behar da: info@inspirafisioestetica.com helbidean edo WhatsApp bidez 634 500 951 telefonoan.