Gorputzaren ongizatea

Zentzumenentzako benetako esperientzia azala konpondu eta ongizatea ekartzen duten gorputz tratamendu osoen bidez. Utzi zaitez mimatzen!

ANTI-STRESS (30' edo 50'): Giharre-tentsioak askatzen dira kiromasajearen teknikarekin. Horretarako, kontrakturak laxatzeko onuragarriak eta lasaigarriak diren A bitamina eta mineral ugari dituen urraren olioa, eta ipuru, eukalipto eta kalendularen olio esentzialak erabiltzen dira. Terapia honek nerbio-sistemaren gain eragin lasaigarri eta erlaxagarria du. Prezioa: 35€ (30') edo 53€ (50')

SEDUKZIO GOZOA (75'): Murgil zaitez guarana eta kakaoaren munduan zure gorputzaren soslaia mantendu eta birmoldatuko dizun estaldura gozoarekin. Efektu antioxidatzaileak, antizelulitikoak eta erlaxagarriak dituen tratamendua da eta, aldi berean, azalari leuntasuna eta samurtasuna ematen diona. Osagaiek ematen duten sentsazio eta bero-efektuarekin, ongizate sentipen atsegina nabarituko duzu hasiera beretik. Prezioa: 70 € 

MEDITERRANEOKO HAIZE GOZOA (60'): Gure lurraldeko esentziek liluratuko zaituzte. Limoia eta erromeroa bezalako mediterraniar fruta eta landareen propietateei esker, indarberritu eta bizkortzen duen masajea eta esfoliazioa konbinatuz, azalaren hidratazioa eta mantenua. Gorputza eta burua erlaxatzeko aparteko esperientzia da, azalarentzat beharrezkoak diren bitaminak eta hidratazioa lortuz. Prezioa: 55€ 

SUMENDIKO BEROTASUNA (50'): Sumendiko harrien bitartez Garrotxako sumendien sorginkeria eta hurbiltasuna sentituko duzu. Harri beroak eta hotzak konbinatuz, lasaikuntza sakon eta gozagarrian murgilduko zara eta, aldi berean, mikrozirkulazioa eta zelulen metabolismoa indartuko dituzu. Erresistentzia sendotu eta oreka fisikoa, emozionala eta mentala indartzen duen tratamendua da, azken finean. Prezioa: 60€ 

EGUR TERAPIA (60'): Bibrazioak eta naturarekin harmonia transmititzen duten egur naturalekin masajea. Emaitza ikusgarriak lortzen dira: koipe lokalizatua tratatzen du, likidoen atxikipena gutxitzen du, elastina ekoizpena estimulatzen du, ehunak tonifikatu eta oxigenatzen ditu. Nerbio-sistema lasaitzen duen masaje estimulatzaile eta sakona. Prezioa: 55 € 

HAIZEAREN LAZTANAK (60'): Giharre-sistema indartu, inmunitate-sistema indarberritu eta gorputzaren toxinak botako dituzu drainatze linfatikoaren bitartez. Ongizate egoera bete-betean sartuko zara, arintasun eta lasaikuntza sentsazio sakonean. Teknika hau egokia da likido-erretentzio, zelulitis, neke eta estresa duten larruazalentzat. Prezioa: 60€ 

ERRESERBATZEKO:

Erabilgarritasuna ziurtatzeko eguna eta ordua gutxienez astebete lehenago erreserbatu behar da: info@inspirafisioestetica.com helbidean edo WhatsApp bidez 634 500 951 telefonoan.